2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

Oihua

Bazen behin Espainian, Madrid izeneko hiriburu bat. Bertan bazen “Prado” izeneko museo bat. Museo horretara jende asko joaten zen, egunean milaka eta milaka pertsona. Bertan koadro asko zeuden eta ospetsuena Eduard Munchek egindako koadro bat zen “Oihua” izenekoa.


Egun batean familia bat “Prado” museora joan zen. Museoa 21:00etan histen zuten eta familia 20:00retan iritsi zen museora. Familia hartan, bazen 12 urteko ume bat Mikel izenekoa. Familiako guztiak koadroak ikusten hasi ziren. Bukatu zutenerako 20:55 ziren eta Mikel komunera joan zen. Amak erlojua begiratu eta ikusi zuen histeko garaia zela eta Mikel komunean utzita, autoa hartu eta etxera abiatu ziren. Museoko zaintzaileak 21:02etan museoa guztiz itxi zuen argiak itzalita. Umea komunetik atera zenean ikusi zuen bakar-bakarrik zegoela eta oso izuturik iskin batean jarri zen beldurturik. Mutikoak oihu handi bat entzun zuen eta negarrez hasi zen bera ere garrasika. Minutu batzuk geroago, pixka bat lasaitu zenerako, beste oihu handi bat entzun eta berriro bera ere negarrez hasi zen eta garrasika berriz ere. Orduan, Mikelek poliki-poliki argia piztea lortu zuen eta ikusi zuen “Oihua” zela, koadroko “Oihua” garrasi egiten zuena eta honela esan zion:
-Zer egiten duzu koadrotik kanpo?
-Gauero ateratzen naiz nire sinfonia praktikatzera.-erantzun zuen oihuak.
Orduan mutikoak honela erantzun zion:
- Zertarako nahi duzu zure sinfonia praktikatu, ez dizu inork entzuten eta!
- A ez? Ba, orduan, ez naiz gehiago aterako koadrotik bestela zu bezalako pertsona gehiago beldurtuko dut.- esan zuen oihuak.


Gaua batera pasa ondoren hurrengo egunean mutikoa etxera eta Oihua koadrora itzuli zen eta poz- pozik bizi izan ziren.

  


  
Oihua Eduard Munch-ek egindakoa da 1893. urtean.
Koadro honek sinbolizatzen du pertsona bat garrasika.
Oihuaren koadro asko daude baina ospetsuena Noruegan dago.
2004. urtean ospetsuena lapurtu egin zuten eta 2006ko abuztuaren 31ean aurkitu zuten atzera egoera onean.

  

Uxue Yuste 6.B

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina