2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

Irakurketa bultzatzen

Hiruhilabeteko honetan 5. mailakoak 1. mailakoekin elkartu dira bikoteka eta hirukoteka irakurketa zaletasuna bultzatzeko eta elkarrekin harremanak sendotzeko. Baita beraien gauzatxoak  erakusteko ere.

            Azken saioa pixka bat berezia izan zen: antzerkia, bertsoak, oparitxo… ikusi, ikusi






Onenak zarete!!!!! 
Doinua:
·        Markosek egin eban
·        Pasaiako herritik



Zer moduz pasa zue
gurekin jolasten,
dantzatu, borrokatu
ta ondo pasatzen.
Eakutsi diguzue
gehiago maitatzen,
ikasi dezute ta
gukin irakurtzen.


Zuengana joan gera,
gu irakurtzera,
pozik ibili gera
zuekin batera.
Denak gela batean
berriz ikastera,
bigarren mailan ere
elkartuko gera.


Aurreratu dezute
gukin irakurtzen,
eta jolasgaraian
batera jolasten.
Oso ondo pasa deu
zuekin egoten,
bigarren mailan saia
gaitezen elkartzen.
       

Gaur gu etorri gera
zuek agurtzera,
bertsotan ari gara
gaur denok batera.
Beti etortzen gera
gu irakurtzera,
hurrengo urtean berriz
elkartuko gera.

Pozik ibili gera
zuekin batera,
eskutik heldu eta
batetik bestera.
Irakurtzera edo
berdin jolastera,
eta gainera orain
lagun onak gera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina