2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea
Kanpin denda batean lo egingo dugu
Bazen behin, herri
txiki batean Libe izeneko neska bat. Egunero Libe ikastolara joaten zen.
Behin ikastolan esan zien hurrengo egunean kanpin batera joango
zirela. Libek etxera itzultzean bere gurasoei esan zien eta oso pozik jarri
ziren. Hurrengo eguna iritsi zenean, Libek maleta prestatu zuen eta ikastolara
joan zen. Denak iritsi zirenean autobusa hartu zuten. Gero, Kanpinera iritsi
zirenean irakasleak esan zien:
-
Zuek nahi
dituzuen bikoteak egin kanpin dendan lo egiteko.
Libek bere lagunik onena aukeratu zuen, Naroa. Biak kanpin denda
prestatzen hasi ziren. Bukatu zutenean, bazkaltzera joan ziren. Bazkaldu eta
gero, kanpineko pistinara joan ziren. Pistinan tobogán asko zeuden, eta oso
ondo pasa zuten. Gaua egin zenean, denak kanpin dendetara sartu ziren. Gatean,
lotan zeudela Libek oihuak entzun zituen eta kanpin dendatik atera egin zen.
Oihuak etxe batetik zetozten. Asko pentsatu ondoren,Libe etxe horretara
hurbildu zen, eta kontu handiz sartu egin zen. Gero, ezin zen atera. Naroak,
esnatu zenean, Libe ez zegoela ikusi zuen. Orduan Naroak irakasleari esan zion
eta denak Liberen bila hasi ziren. Alferrik, ez zuten aurkitzen.
Libe negarrez ari zen eta pentsatzen zuen betirako han gelditu
beharko zuela. Hurrengo eguna iritsi zen eta Libe oraindik ez zen agertzen.
Bapatean Naroak etxe hori ikusi zuen eta denak etxe hartara sartu
ziren. Libe han ikusi zuten mugitu ezinik, sare ikustezin batean lotuta. Asko
kostatu zitzaien laguna askatzea, baino Portu zuten.
Libe oso pozik jarri zen.
Handik aurrera Libe ez zen gehiago etxe arraroetara sartu.
Bertsoa
GAIA: Azalaren kolorea
DOINUA: Triste bizi naiz eta
Beltzak lagunak dira
jende askorenak,
izan
daitezke gure
lagun
hoberenak.
Nik
lagun asko ditut
ezberdin
direnak,
berdin berdinak gara
ikastolan denak.
Egilea: Eneritz Etxaide 6ª
2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea
5. MAILAKOAK HERNANITIK DONOSTIARA
Langile ikastolatik
goizeko 9:30etan oinez abiatu ginen.
Aieteko parkean
hamaiketakoa egin. Jolastu piska bat.
Aietetik Antiguora
eta Hondarretako hondartzara.
Gozatu eta
disfrutatu genuen. Ez duzutela sinesten. Bada, ikusi bideoa.
2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena
Lagun nazakezu
Urte honetan Langile
ikastolako web orrian blog bat jarri dutenez, nik Auritzek, 6.mailakoak Fermin Muguruzaren “
Lagun nazakezu ” abestia aukeratu dut blogean jartzeko.
Lagun nazakezu (Fermin Muguruza)
Norbaitek
idatzi
Zuen nire izena
Bala batean
Bizi naiz mehatxupean
Ikasi behar dut
Lasterkariaren
Bakardadearekin
Elkarbizitzen
Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut desorekatu nahi
Lagun nazakezu?
Buruonesleaz
Erabat sinistuta
Dena emanda
Berriro zuregana
Sosegurik ez dakar
Autoerretzeak
Eta desesperantza
Autosuntsidurak
Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut oreka galdu nahi
Lagun nazakezu?
Beranduegi ez bada
Lagun nazakezu?
Behar zaitut eta
Zuen nire izena
Bala batean
Bizi naiz mehatxupean
Ikasi behar dut
Lasterkariaren
Bakardadearekin
Elkarbizitzen
Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut desorekatu nahi
Lagun nazakezu?
Buruonesleaz
Erabat sinistuta
Dena emanda
Berriro zuregana
Sosegurik ez dakar
Autoerretzeak
Eta desesperantza
Autosuntsidurak
Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut oreka galdu nahi
Lagun nazakezu?
Beranduegi ez bada
Lagun nazakezu?
Behar zaitut eta
2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna
Coca Cola
Kaixo:
Ni Ander Fernández naiz 6.mailakoa.
Euskeran, hitzaldi bat egin behar nuen eta nik Coca-Cola edaria aukeratu nuen.
Power-point honekin coca-colaren informazio pixka bat emango dizuet. Espero de
gustatzea. Agur eta beste bat arte.
2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
Gabriella
Bazen behin,
Gabriella izeneko neskato bat Urnietan bizi zena eta pultxerak egitea gustatzen zitzaiona.
Egun euritsu batean, amarekin dendara joan zen soka
batzuk erostea. Dendan, soka bakarra zegoen, eta nahiko itsusia zen kolore
hori. Amak Gabriallari honela esan zion:
-Oso
itsusia da kolore hori!
-
Baina ama! –Beste kolorekin ondo geratuko da!-esan zion Gabriellak-
Azkenean erosi egin zuten soka. Pultxerak egitekoan soka
guztia erabili zuen. Egitan, bai ondo geratzen zela kolore hori beste koloreekin!
Bukatu zutenean, etxera joan ziren.
Hurrengo egunean, neska ikastolara iritxi zenean denek
esaten zioten asko gustatzen zitzaiela pultxera. Pixkanaka, pultxera geroz eta
jende gehiagori gustatzen zitzaiela ikusi zuen Gabriallak. Denak horrela esaten
zioten:
Egingo
didazu bat?-eta berriro errepikatzen zuten.
-Bai!
Eta behin eta berriro eskatzen zioten beste bat egiteko.
Azkenean Gabriella aspertu egin zen
eta esan zuen:
-Nahikoa
da! Ez diot inoiz gehiago egingo pultxerarik inori! Inoiz ez!!!
Esandakoa egin zuen Gabriellak, eta
handik aurrera ez zuen pultxerarik egin.
NAIA UGARTE GILLIS
Baloi hegalaria
Beñat futbolean oso ona zen, baina
ez zeukan ekiporik. Hernanik, bere urteko lehen partidu garrantzitsua jokatzen
zuen, eta bera irratia entzuten ari zen, eta azkazalak jaten hasteko gogoa
zeukan.
-Aaaaaaaaaaaaaaaa!!!
ze nerbioak! laster hasiko da 2022 ko futbol kanpeonato jubenila.
-Lasaitu
Beñat.-esan zuen norbaitek bere ondoan.
-Jada hastera
doa partidua!
Bat-batean
irratian zera entzun zen:
Kaixo: Ni Juan Jose naiz, eta gaurko
partiduaz informatuko zaituztet, baina aurrena informatzen didate Hernaniko
jokalari bat lesionatu egin dela. Beraz, jokalari baldin bazara eta nahi baduzu
jokatu partidu honetan, deitu 999 999
999 telefonora.
Orduan,
Beñatek ziztu bizi batean deitu egin zuen telefono hartara, eta 5 minututan han
zegoen estadioan.
Gero,
partidua bukatzear zegoela, hobeto esanda, 12 minutu falta zirela, kanpo
erditik bota zuen baloia, eta hain altu bota zuen, estadio kanpotik ere ikusi egiten zela. Eta
estadio kanpoan zeudenak garraxika esaten zuten:
-Baloi bat
hegan, baloi bat hegan !!!!!
Eta
mexikanoak berriz ohiu egin zuten:
-Ole
wuakamole!
Ondoren
baloiak lurra jo baino lehen, entzuten da:
-Gol gol gol
gol gol!!!!!!! Hernaniren gola.
Hernanik
gol horri esker irabazi egin zuen, eta Beñat kontratatu egin zuten.
Handik
aurrera Hernani izan zen bere ekipoa, eta oso ondo bizi izan zen.
Ekhi Martinez
2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala
2014(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea
2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea
2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena
Liburu berriak
Liburu berriak iritsi dira Laubidietako liburutegira.
Animatu eta pasa bertatik gustokoena aukeratzera !!!
Animatu eta pasa bertatik gustokoena aukeratzera !!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)