2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Kanpin denda batean lo egingo dugu

Bazen behin, herri txiki batean Libe izeneko neska bat. Egunero Libe ikastolara joaten zen.
Behin ikastolan esan zien hurrengo egunean kanpin batera joango zirela. Libek etxera itzultzean bere gurasoei esan zien eta oso pozik jarri ziren. Hurrengo eguna iritsi zenean, Libek maleta prestatu zuen eta ikastolara joan zen. Denak iritsi zirenean autobusa hartu zuten. Gero, Kanpinera iritsi zirenean irakasleak esan zien:
-          Zuek nahi dituzuen bikoteak egin kanpin dendan lo egiteko.
Libek bere lagunik onena aukeratu zuen, Naroa. Biak kanpin denda prestatzen hasi ziren. Bukatu zutenean, bazkaltzera joan ziren. Bazkaldu eta gero, kanpineko pistinara joan ziren. Pistinan tobogán asko zeuden, eta oso ondo pasa zuten. Gaua egin zenean, denak kanpin dendetara sartu ziren. Gatean, lotan zeudela Libek oihuak entzun zituen eta kanpin dendatik atera egin zen. Oihuak etxe batetik zetozten. Asko pentsatu ondoren,Libe etxe horretara hurbildu zen, eta kontu handiz sartu egin zen. Gero, ezin zen atera. Naroak, esnatu zenean, Libe ez zegoela ikusi zuen. Orduan Naroak irakasleari esan zion eta denak Liberen bila hasi ziren. Alferrik, ez zuten aurkitzen.
Libe negarrez ari zen eta pentsatzen zuen betirako han gelditu beharko zuela. Hurrengo eguna iritsi zen eta Libe oraindik ez zen agertzen.
Bapatean Naroak etxe hori ikusi zuen eta denak etxe hartara sartu ziren. Libe han ikusi zuten mugitu ezinik, sare ikustezin batean lotuta. Asko kostatu zitzaien laguna askatzea, baino Portu zuten.
Libe oso pozik jarri zen.
Handik aurrera Libe ez zen gehiago etxe arraroetara sartu.


Maddi Santana Goikoetxea  6.C           

Bertsoa

GAIA: Azalaren kolorea

DOINUA: Triste bizi naiz eta


                            Beltzak lagunak dira
jende askorenak,
izan daitezke gure
lagun hoberenak.
Nik lagun asko ditut
ezberdin direnak,
berdin berdinak gara
ikastolan denak.

Egilea: Eneritz Etxaide  6ª