2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

Gau izartsua

Egilea: Vincent Van Gogh
Sorteguna: Saint-Remyn, 1889ko ekainean
Kokalekua: Nueva York, The musseum of modern art
Neurriak: 73x92 cm




GAU IZARTSUA
Aspaldi xamar, Nueva Yorken, "Gau izartsua" museoan jarri zutenean, jendea jakin minez hurbiltzen zen irudira uda hartan.
Arratsalde batean, 20:00ak aldera, familia bat hurbildu zen margolanera eta, zeru izartsua ikusi zuten, ezkerraldeko zuhaitza ere, atzeko mendiak zelai berdeak, baina, zuhaitza eta mendien artean herritxo bat falta zela iruditu zitzaien familiako guztiei. Orduan museoa itxi zuten, eta familia han barruan gelditu zen. Gauean pintura pote batzuk aurkitu zituzten eta margolanean herritxoa pintatzeari ekin zioten. Margolanari ez zitzaion batere gustatu hori eta familia xurgatu zuen koadro barrura.
Egunak joan, egunak etorri, museoa itxi eta museoa ireki, margolanean zeuden zuhaitzek, beraiek fabrikatutako ormigoiarekin, herria eraiki zuten berriz. Jendea gero eta harrituagorik hurbiltzen zen, lehenengo egunean zelaiak zeuden tokian orain herritxo bat zegoen. Jendeak bere buruari galdetzen zion ea hurrengo egunean zer agertuko zen margolanean, txoritxoren bat edo?
Margolana hain haserre zegoen, familia bere irudiko zati batean bihurtu zuela, eta jendea beste margolan batekin interesatzen hasi zen "El grito" delakoarekin. 


UNAX ZUBELDIA 6.m C

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina