2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

Mona Lisa 2

La Mona Lisa edo Gioconda izenez ezagutzen den koadro ezin famatuagoa, Leonardo Da Vincik marraztu zuen 1.503. urtean. 97x53cm neurtzen du. Pariseko Lourve museoan dago kokatua. Mundu osoan da ezaguna.



MUSEOAK ISTEN DIRENEAN...

Lourve museoa isten dutenean... Mona Lisa koadroak ihes egiten du museotik eta Atelo diskotekara joaten da.
Baina atzoko gaua ezberdina izan zen. Hau da gertatu zena:
Zortzietan Belanok, museoko zaintzaileak, museoa itxi eta alde egin zuen.
-Joateko ordua! -esan zuen Mona Lisak nahi gabe garrasika.
-Nora zzoazz?-galdetu zion Venus De Milok.
-Am em, inoga ez...-Mona Lisak.
-Niri ezz didazzu zziria sartuko!-Venusek.

-Uff... Pelma galanta zaga! Arkakusoa bezalakoa!-Mona Lisak etsita-Diskotekaga noa.

-Bingo nik nahi nuena!-Venusek.
Atelo diskotekarantz abiatu ziren eta bertan Doriforok kaixo esan, hauek erantzun eta dantzan hasi ziren baina iada zortziak ziren eta ziztu bizian, Lourvera itzuli ziren tunel sekretu batetik.

Zaintzailea normalean baina goizago iritsi zen eta Venus eta Mona Lisa ez zeudela ikustean, alarma piztu zuen. Museoan zegoen Terotaktido batek hori ikustean hegan mantentzen zituen sokak askatu eta abixatzera joan zen.

-Aizue zaintzaileak alarma piztu du!-Terotaktidoak.
-Ai ene! Ba bota zuge hauts magikoak eta goazen-Mona Lisak.
-A zer nolako ideia ona! Txipi ta txapa!-Terotaktidoak, eta hauts magikoak bota zizkien.

Poliziak etorri bitartean, Venus de milo,La Mona Lisa eta terotaktidoa haien postuetara itzuli ziren. Momentu horretantxe iritsi ziren poliziak.

-Hemen daude denak! Zu oso txoroa zaude!-esan zion polizia batek zaintzaileari.

Gau hartatik aaurrera Mona Lisa askoz isilago joan zen diskotekara eta ez zitzaizkion horrelako gauza gehiago gertatu geroztik.



Olatz Gonzalo 6.B

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina