-Leonardo da Vincik egin zuen.
-Koadro hau, Pariseko Louvre museoan
dago.
-Koadro hau, 1503-1506 urtean egin
zen.
-Koadroan agertzen den neska,
Francesco Bartolomeo de Giocondoren emaztea da.
Kaixo guztioi:
Gaurko albisteetan, albiste oso
bitxi bat azalduko dizuegu.
Atzo goizean gizon bat etorri
zitzaigun bulegora eta esan zigun gauetan Louvre museoko zaintzaile
izan zela eta behin, gaueko 12ak zirenean,
Mona Lisa koadroko emakumea, museotik gora eta behera zaldi gainean kulunkatzen
ikusi zuela. Bere irudikapenak izango zirela pentsatu zuen eta kafe bat
hartzera joan zen museoko kafetegira. Geroago, pertsona baten irudia ikusi zuen
ispiluan eta mahai baten azpian ezkutatu zen lapur bat zela pentsatuz.
Begiratzen geratu zen eta Mona Lisa zela konturatu zen. Begiratzen jarraitu
zuen eta emakumeak kutxa bat ireki zuela konturatu zen eta handik beste koadro
bat atera zuen. Gero, berak hartutako koadroa bere koadroaren inguruan zegoen beste
batekin aldatu zuen eta berriro koadroan sartu zela esan zigun gizonak.
Beraz kontatu digutenaren arabera
Mona Lisa koadroko emakumea bizirik dago!!!
Itsaso Aizpuru Altuna 6.C
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina