2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

Mona Lisa

-Leonardo da Vincik egin zuen.
-Koadro hau, Pariseko Louvre museoan dago.
-Koadro hau, 1503-1506 urtean egin zen.
-Koadroan agertzen den neska, Francesco Bartolomeo de Giocondoren emaztea da.


                                                
Kaixo guztioi:
Gaurko albisteetan, albiste oso bitxi bat azalduko dizuegu.     

Atzo goizean gizon bat etorri zitzaigun  bulegora eta  esan zigun gauetan Louvre museoko zaintzaile izan  zela eta behin, gaueko 12ak zirenean, Mona Lisa koadroko emakumea, museotik gora eta behera zaldi gainean kulunkatzen ikusi zuela. Bere irudikapenak izango zirela pentsatu zuen eta kafe bat hartzera joan zen museoko kafetegira. Geroago, pertsona baten irudia ikusi zuen ispiluan eta mahai baten azpian ezkutatu zen lapur bat zela pentsatuz. Begiratzen geratu zen eta Mona Lisa zela konturatu zen. Begiratzen jarraitu zuen eta emakumeak kutxa bat ireki zuela konturatu zen eta handik beste koadro bat atera zuen. Gero, berak hartutako koadroa bere koadroaren inguruan zegoen beste batekin aldatu zuen eta berriro koadroan sartu zela esan zigun gizonak.
Beraz kontatu digutenaren arabera Mona Lisa koadroko emakumea bizirik dago!!!

Itsaso Aizpuru Altuna 6.C

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina